Gure komikiak. ASTERIX ETA OBELIX AMERIKAN
Bazen behin etxetik kanpo bizi zen maitagarri bat. Ez zuen, lagunik, ama eta aita hilda zeuden eta bere neba oso gaixorik zegoen. Egun batean hilerrira joan zen astiro-astiro eta bi ume hurbildu zitzaizkion. Maitagarriak orduan esan zien:
-Ez beldurrik izan , ona naiz eta Kamile dut izena.
–Ba...gu Angel eta Gretel. Gu ere onak gara.
–Oso pobrea naiz eta dirua behar dut nire nebari jarabea erosteko.
-Tori diru piska bat
Maitagarria jarabea erostera joan zen baina sorgin bat etorri zen eta esan zuen:
–Zuk ezin duzu jarabea erosi, nahi baduzu tori edabe majikoa.
Maitagarria etxera joan zen, bere nebari edabe majikoa eman
zion eta hobetu egin zen. Jateko ordua iritsi zenean neba botaka egiten hasi zen,eta orduan maitagarriak esan zion sorginari:
-Edabe majikoa txarra zen!
-Eta sorginak esan zion:
-Niri ere eman zidaten edabe majikoa, eta ondo zegoen.
Maitagarria etxera joan zenean,neba hilda zegoen.
HALA BAZAN ETA EZ BAZAN
SAR DADILA KALABAZAN
ETA IRTEN DADILA ZAMUDIOKO PLAZAN!!
Egilea:Irati
Bazen behin katakumeak eduki nahi zituen katu bat. Egun batean katu horrek, katakumeak eduki zituen. Katakumeak oso politak ziren. Hurrengo egunean ama leku eroso eta gozo baten bila joan zen eta txabola bat aurkitu zuen. Katakumeak txabolara eraman zituen, gaua heldu zen eta euria hasi zen. Hurrengo egunean katuak lekuz aldatzea erabaki zuen eta lekuz aldatu zituen, gero beste leku batera eraman zituen eta han gelditu zen betirako. Egunak pasa hala katakumeak hasi egin ziren eta handiak egin ziren.
Urte bat pasa ostean katua hil egin zen eta katakumerik handienak katakumeak zaintzen zituen. Bestekatakumeak oso handiak egin zirenean bakoitza leku batera bizitzera joan zen.Baina ez ziren beraien etxeekin konformatzen,eta beraien neba-arrebak aurkitzen hasi ziren,ez zeudelako ohituta beraiek bakarrik bizitzen. Egun batzuk geroago, aurkitu egin ziren eta guztiak batera bizitzea erabaki zuten, baina bakoitzak bere familia edukita.Horrela konformatu ziren guztiak.


HALA BAZAN ETA EZ BAZAN ZAHAR DADILA KALABAZAN ETA ATERA DADILA ZAMUDIOKO PLAZAN!!!
Idazlea: Leire
Bazen behin heldua izan nahi zuen hiru urteko ume bat. Egun batean bere aita Juanek esan zion:
-Ze sortea daukazun umea izateagatik!
-Zergaitik?
-Handia izatea aspergarria delako: ezin duzu jolastu, egunero goizetik gosaldu, bizarra moztu eta lanera joan behar duzulako.
Keparen amak egunero erosketak egiten dituen bitartean, Kepa lotan uzten du eta bere aita lanera joaten da. Gaur Kepak bere aitak egunero egiten duena egingo du. Ama erosketak egiten joateko lo plantak egiten du begiak itxita. Amak atea itxi du eta Kepak orduan ohetik atera eta ... gosaldu ordez papila jan du, komunera joan eta konketan bitsa eta bizarra moztekoa hartu ditu. Bitsa bizarra moztekoan bota eta bizarra mozten hasi da. Eta lanera joan ordez zirriborroak egiten hasi da folio batean. Tok-tok! Egin du ateak.
-AAA!Amak ohetik kanpo ikusiko nau!
Kepa korrika joan da ohera eta ia-ia ohetik kanpo harrapatu du amak. Ohean sartu eta Kepa lotan geratu da. Bost minutu pasa ondoren Kepa esnatu egin da.
-Ammmmmmaaaaaaaaaaa!
-Zer gertatzen zaizu Kepa?
-Oraindik logura naizela.
-Ba lo gehiago egin Kepa.
Kepa lotan dago eta ama bera begiratzen dago. Bost minutu barru Miren, bere ama, sukaldera joan da eta papila prestatu dio. Ordu bete geroago Kepa esnatu da, eta amak esan dio:
-Jan papila komunera noa eta.
Kepak papila hartu eta goserik ez duenez papila zakarrontzira bota du.
-Ama!Jan dut .
-Ze arin ez?
-Bai lo asko egin dudanez gose handia eduki dut. Eta hala bazan edo ez bazan Kepak ez zuen heldua izan nahi.
IDAZLEAK:Josu eta Iker, 4.maila
Bazen behin, bere gurasoekin bizi zen ume bihurri bat. Oso bihurria zenez, bere aitak egiten zuena egitea gustatzen zitzaion, adibidez: egunkaria “irakurri”, teleberria “ikusi”… Egun baten, esnatu zenean, komunera joan zen eta aita bizarra mozten ikusi zuen. Orduan gosaldu eta gero komunera joan zen eta ideia bat bururatu zitzaion: berak ere bizarra egin nahi zuen. Orduan bitsa hartu eta aurpegian eman zuen eta ematen bukatu zuenean bizarra kentzekoarekin bitsa kentzen hasi zen. Eta hori egunero egiten hasi zen. Beste egun baten, bere amak ikusi zuen, eta zigortu egin zuen. Baina berdin zitzaion gauza bera egiten zuen, adibidez: lurreko gauzak ahoan sartu, eskolan beste umeak jo... Amak ez zekien zer egin, eta azkenean gauza bat esan zion:
-Hemendik aurrera ez baduzu kasurik egiten, ez zara oporretara joango. Horrela ikasi zuen ondo portatzen.
HALA BAZAN ETA EZ BAZAN SAR DADILA KALABAZAN ETA IRTEN DADILA ZAMUDIOKO ESKOLAN!!
Idazleak: Maider B. eta Maider A.
Bazen behin ume bat potere pixka bat zuena. Bakarrik gelditu zen etxean. Ama eta aitaren despistea, ama ez zen konturatu eta aita ere ez eta erosketak egitera joan ziren. Ume horrek urte bat zuen eta gosaldu eta dutxatu egin zen. Geroago bi lapur sartu ziren bere etxera eta lapur horiek bere auzokideak ziren. Eta umeak entzun zuen norbait sartu zela. Ama eta aita joan zirenean lapurrak entzun bait zituen.
Umeak bere super potereekin beldurra sartu zien lapurrei. Neska lapurra zorabiatu egin zen eta altxatu zenean iheska joan ziren. Umea komunera joan eta bizarra mozteko krema hartu zuen, apar piska bat hartu eta bere buruari bota zion. Gero lurrean bota zuen lapurrak berriro etortzen baziren ere. Lapurrak berriro etorri zirenean jausi egin ziren eta min hartu zutenez ez ziren altxatu.
Aita eta ama etorri zirenean guztia ikusi zuten. Eta polizia deitu zuten.
Azkenean esan zuten: Zelako despistea!
Bazen behin aingeru neska gazte bat, berria zen zeruan ze gaueko aingerua jubilatu egin zen. Bera izan zen aukeratua gaueko aingerua izateko baina froga bat gainditu behar zuen. Froga hau zen : Clonis deabruaren maltxurkerietaz basoa zaintzea . Zortzietan hasi zen basoa zaintzen . Orduak eta orduak pasa ondoren Clonis deabrua agertu zen. Bere segarekin hil zuen estakada batez baina hildakoa, ordea, bere klona zen. Geroago 1.000-ka eta 1.000- ka zetozen , denak akabatu zituen. Denentzako froga gaindituta zegoen, baina gauza bat falta zen.
Neskatoa ondo bizi baitzen,baina jainkoek ez zeuden hain pozik. Zergatik? Ez baidakigu. Zenbat sentitzen zuten, zerbait, zeozer, baina ez dakigu . Zerbait baina ez dakigu zer. Zer izango ote da? Zer gertatuko da? Zer susmatzen ote dute jainkoek? Zer gertatzen ari da gaueko basoan? Aingeru gazteak ez daki ezer baina susmoa du: jainkoen izaera berezia da. Baina jainko batek neska bisitatu zuen. Neskak gaueko jainkoa izateari utzi zion eta gaueko basora joan ziren. Basoan Clonis deabrua zegoen. Basoa atakatzen baitzegoen. Bat–batean jainkoa harrapatu zuen. Neska agertu zen. Eta neskak deabru erreala aurkitu zuen eta zauria egin zion segarekin. Orduan deabruak bezala sega klonatu egin zen eta azkenean, betirako hil zuen deabrua . Geroztik neskatoa da gaueko aingerua, hoberena baita .
Yerai eta Julen, 6.Maila
June, Andres, Maialen eta Edorta dira bi ipuin zoragarri hauek asmatu dituztenak. Gure eskolako hormetan daude, etorri eta irakurriko dituzu.

Bazen behin beti suarekin jolasten zuen Iñigo izeneko azti burusoil bat. Aztiak kapa bat zeukan eta edabe magikoak egiten zituen. Edabe magikoak egiteko, sua, lapiko handi bat eta kalaberadun makila bat erabiltzen zituen.
Egun batean txori bat sartu zen Iñigoren etxera eta su ondoan zeukan harri baten gainean jarri zen. Harria magikoa zen eta txoria harriaren magiarekin itsu geratu zen. Iñigok gertatutakoaz ohartu zenean, edabe magikoa eman zion txoriari eta txoria sendatu zuen. Horrela, txoria Iñigoren etxean bizitzen geratu zen.
Beste egun batean, mamutxo bat sartu zen eta hirurak lagunak egin ziren. Urte bete pasatu ondoren Iñigo gaixorik jarri zen, ia hilzorian zegoen. Orduan, mamutxoa Silbia sorginarengana joan zen botere magikoaren bila. Baina Silbia sorginak ez zion botere magikoa eman nahi. Diru askorengandik bakarrik trukatzeko prest zegoen. Mamutxoa dirua nondik aterako ote zuen pentsatzen hasi zen. Dirua nondik atera ez zekienez aztiarengana joan zen eta ea dirurik zeukan galdetu zion. Aztiak dirua bazeukala ezan zion,baina arazotxo bat zuten: dira meategi batean gordeta zeukan. Hori ikusirik, mamutxoa laguntza eskatu zion txoriari.Txoriak orduan pala bat hartu zuen eta Iñigori galdetu zion non zegoen meategia. Aztiak ez zion esan nahi non zegoen baina ez bazion esaten, bazekien hil egingo zela. Horrela bada, Iñigok etxe ondoan zegoen erreka batean zegoela esan zion.
Txoria eta mamutxoa meategira hurbildu ziren eta han zegoen ura kentzen hasi ziren. Egun askotan lan egin ondoren, meategian sartu ahal izan ziren eta dirua hartu zuten.
Dirua bildu zutenean sorginarengana joan ziren, botere magikoa hartu zuten eta Iñigorengana joan ziren. Iñigok botere magikoa hartu eta sendatu egin zen. Hori ospatzeko festa handi bat egin zuten hirurek.
ETA HALA BAZAN EDO EZ BAZAN
SAR DADILA KALABAZAN
ETA IRTEN DADILA
ZAMUDIOKO ESKOLAN.
Egileak: David eta Sanderson, 4.maila

Bi ipuintxo hauek bigarren mailako honako ikasleak egin dituzte:
Katu matu: Lara eta Olatz
Saguak eta tigrea: Joel eta Ane