REX TIGREA ETA KATU LASAIA
Ipuin hauen idazleak Lander, Ekhine, Maialen eta Karla dira.

Ipuinak idatzi eta marrazki sano politak egin dituzte.
Ipuin hauen idazleak Lander, Ekhine, Maialen eta Karla dira.

Ipuinak idatzi eta marrazki sano politak egin dituzte.
Bazen behin familia bat oso ondo bizi zena eta egun baten gurasoek berri txar bat eman zieten. Kanpora joan behar zirela, laneko kontu bat zelako. Umeek ez zuten nahi bere gurasoak kanpora joatea, bestela amamarekin geratu beharko zirelako eta haien amonak ez zien ezer egiten uzten eta aspertu egingo ziren. Baina azkenean haien gurasoak joan ziren kanpora eta umeak amonaren etxera joan ziren. Lehenengo eguna oso txarto pasatu zuten haien amonak ez ziolako kasurik egiten baina egunak pasatzen joan ala gero eta gehiago dibertitzen ziren amonarekin eta ez zuten gurasoen falta izan.
Haien gurasoak hilabete bat barru etorriko ziren baina haiek oso ondo pasatzen zuten beraien gurasorik gabe. Haien amonarekin asko jolasten zuten eta nahi zutena egiten uzten zien. Umeak ez zuten pentzatzen horrela pasatuko zutenik baina oso ondo pasatzen zuten.
Amona zaharra izanik joku ezberdinak zituen eta umeei beldurrezko kontakizunak eta misteriozko istorioak kontatzen zizkien, gauero suaren ondoan. Egun baten umeak, atikoan egurrezko kutxa handi bat aurkitu zuten eta kutxaren barruan bere aitonaren argazki zahar bat aurkitu zuten baina zoritxarrez beraien aitona hilda zegoen eta haiek ez zekiten ezer.
Bere aitonak kutxaren barruan potereen liburu bat utzi zuen, eta umeak aurkitzean pentsatu zuten beraien aitona magoa zela. Amonarengana joan ziren eta galdetu zieten zergatik aitonak liburu hori zeukan. Amonak esan zien gurasoak etortzen zirenean, aitak istorio guztia kontatuko ziela. Gurasoak heltzean aitak, istorio guztia kontatu zien su ondoan. Aitak esan zien, beraien aitona magoa zela eta sorgin baten kontra hil zela.Orduan norbaitek bere lekua hartu egin behar zuen, baina, beraiek izan behar ziren, beraiek aukeratuak dira, derrigorrez. Baina gurasoak eta amamak ez zuten nahi beraiek orain hartzea potere haiek, baina orain badakite. Eta bere lekua hartu zuten. Gurasoak eta amona parkera joan ziren eta eserlekuan eserita aitak esan zien han bertan hil zela beraien aitona.Umeek, sorginen eta beste magoen kontra borrokatu zuten beraien bizitza osoa.
Hala bazan eta ez bazan sar dadila kalabazan eta atera dadila Zamudioko plazan.

Mikel eta Luis, 6. Maila
Eduardo, Iraia, Manuel, Iraitz eta Argoitz dira ipuin hauen idazleak.

Baziren katu eme bat eta bere kumea .Egun batean paseo bat ematen ari zirela,euria egiten hasi zen. Pixka bat ibili ondoren ...aterpe batera heldu ziren. Orduak pasatzen ziren , baina euria ez zen gelditzen eta errekako urak goraka zihoazen. Horregatik, kaleak urez beteta zeuden eta ezin ziren etxera itzuli .
Beste bi ordu pasatu ondoren uholdeak hasi ziren. Urak katu kumea eraman zuen ,ama salbatzen saiatu zen,baina kumea bere eskuetatik erori zitzaion.
Katu-emea oso triste etxera bueltatu zen.
Urte asko pasatu ziren,baina bere kumea ez zen agertzen, bitarte horietan katu kumeari gauza izugarriak gertatzen ari zitzaizkion,txakur talde batek harrapatu eta kaiola baten sartu zuten.
Egun batean katu kumea kaiolatik ihes egin zuen.Katutxoa egarri eta gose zenez denda batean lapurtu zuen .
Urte bat eta gero etxera heldu zen,eta amak jada kume gehiago eduki zituen. Egun horretatik aurrera oso pozik bizi izan zen bere familiarekin.
Urte asko geroago ama hil eta katu nagusia bere anaietaz arduratu zen.
Bigarren mailako Junek eta Andresek egindako ipuina dugu hemen.

Bere alboan Maialenek eta Edortak egindakoa.
Bazen behin baso txiki batean bizi zen maitagarri bat. Maitagarria beti zebilen bakarrik zeren bere familiakoak kobazulo batetan zeuden harrapatuta.
Egun batean, umetxo bi bere gurasoekin joan ziren bizitzera baso horretan zegoen etxera. Umeen aita oso gaixorik zegoen eta ezin zen askotan egon bere seme-alabekin. Amak ere lan asko egin behar izaten zuen eta ez zeukan seme-alabekin egoteko denbora askorik. Hori dela eta, alabak askotan jolasten zuen bakarrik basoan.
Alaba bakarrik jolasten zegoen egun batean, maitagarriak hau esan zion: bere familiakoak kobazulotik ateratzen laguntzen bazion bere aita sendatuko zutela. Orduan neska korrika batean bere nebarengana joan eta gertatutakoa kontatu zion. Biak poz-pozik jarri ziren eta korrika batean joan ziren gurasoengana maitagarriak esandakoa kontatzeko. Gurasoek hori entzutean umekeriak zirela pentsatu zuten eta ez zieten kasurik ere egin.
Orduan umeak beraiek bakarrik kobazulora sartzeko zeuden harriak kentzen hasi ziren. Kendu zituzten harri guztiak eta maitagarria oso pozik jarri zen bere familiakoak kobazulotik ateratzen ikustean.
Maitagarriak orduan bere hitza bete zuen, aita sendatu egin zuen. Horrela oso zoriontsu bizi izan ziren danak.
Eta hala bazan edo ez bazan sar dadila kalabazan eta irten dadila Zamudioko Eskolan.
PAULA 3.Maila
Kaixo neska mutilak laster hemen zuen ipuin guztiak ikusteko aukera izango duzue.... Noizko? Agian gaur bertan, edo bihar. Parkatu eragozpenak