Zure Bloga kudeatu

Sortu zure Bloga orain!

Gure ipuinak

26/05/2008 GMT 1

Familia zoragarria

sortzaileak @ 14:41

Bazen behin familia bat oso ondo bizi zena eta egun baten gurasoek berri txar bat eman zieten. Kanpora joan behar zirela, laneko kontu bat zelako. Umeek ez zuten nahi bere gurasoak kanpora joatea, bestela amamarekin geratu beharko zirelako eta haien amonak ez zien ezer egiten uzten eta aspertu egingo ziren. Baina azkenean haien gurasoak joan ziren kanpora eta umeak amonaren etxera joan ziren. Lehenengo eguna oso txarto pasatu zuten haien amonak ez ziolako kasurik egiten baina egunak pasatzen joan ala gero eta gehiago dibertitzen ziren amonarekin eta ez zuten gurasoen falta izan.ges.jpg
Haien gurasoak hilabete bat barru etorriko ziren baina haiek oso ondo pasatzen zuten beraien gurasorik gabe. Haien amonarekin asko jolasten zuten eta nahi zutena egiten uzten zien. Umeak ez zuten pentzatzen horrela pasatuko zutenik baina oso ondo pasatzen zuten.
Amona zaharra izanik joku ezberdinak zituen eta umeei beldurrezko kontakizunak eta misteriozko istorioak kontatzen zizkien, gauero suaren ondoan. Egun baten umeak, atikoan egurrezko kutxa handi bat aurkitu zuten eta kutxaren barruan bere aitonaren argazki zahar bat aurkitu zuten baina zoritxarrez beraien aitona hilda zegoen eta haiek ez zekiten ezer.
Bere aitonak kutxaren barruan potereen liburu bat utzi zuen, eta umeak aurkitzean pentsatu zuten beraien aitona magoa zela. Amonarengana joan ziren eta galdetu zieten zergatik aitonak liburu hori zeukan. Amonak esan zien gurasoak etortzen zirenean, aitak istorio guztia kontatuko ziela. Gurasoak heltzean aitak, istorio guztia kontatu zien su ondoan. Aitak esan zien, beraien aitona magoa zela eta sorgin baten kontra hil zela.Orduan norbaitek bere lekua hartu egin behar zuen, baina, beraiek izan behar ziren, beraiek aukeratuak dira, derrigorrez. Baina gurasoak eta amamak ez zuten nahi beraiek orain hartzea potere haiek, baina orain badakite. Eta bere lekua hartu zuten. Gurasoak eta amona parkera joan ziren eta eserlekuan eserita aitak esan zien han bertan hil zela beraien aitona.Umeek, sorginen eta beste magoen kontra borrokatu zuten beraien bizitza osoa.
Hala bazan eta ez bazan sar dadila kalabazan eta atera dadila Zamudioko plazan.

images6.jpg

Mikel eta Luis, 6. Maila

Erantzunak

Ez dago erantzunik »

Erantzun bat idatzi


<a href> <em> <blockquote> <strong> <cite> <code> <ul> <li> <dl> <dt> <dd>

Artxiboa | Sortu zure Bloga orain!