Zure Bloga kudeatu

Sortu zure Bloga orain!

Gure ipuinak

26/05/2008 GMT 1

Maitagarria

sortzaileak @ 14:21

Bazen behin baso txiki batean bizi zen maitagarri bat. Maitagarria beti zebilen bakarrik zeren bere familiakoak kobazulo batetan zeuden harrapatuta.

Egun batean, umetxo bi bere gurasoekin joan ziren bizitzera baso horretan zegoen etxera. Umeen aita oso gaixorik zegoen eta ezin zen askotan egon bere seme-alabekin. Amak ere lan asko egin behar izaten zuen eta ez zeukan seme-alabekin egoteko denbora askorik. Hori dela eta, alabak askotan jolasten zuen bakarrik basoan.images3.jpg

Alaba bakarrik jolasten zegoen egun batean, maitagarriak hau esan zion: bere familiakoak kobazulotik ateratzen laguntzen bazion bere aita sendatuko zutela. Orduan neska korrika batean bere nebarengana joan eta gertatutakoa kontatu zion. Biak poz-pozik jarri ziren eta korrika batean joan ziren gurasoengana maitagarriak esandakoa kontatzeko. Gurasoek hori entzutean umekeriak zirela pentsatu zuten eta ez zieten kasurik ere egin.

Orduan umeak beraiek bakarrik kobazulora sartzeko zeuden harriak kentzen hasi ziren. Kendu zituzten harri guztiak eta maitagarria oso pozik jarri zen bere familiakoak kobazulotik ateratzen ikustean.

Maitagarriak orduan bere hitza bete zuen, aita sendatu egin zuen. Horrela oso zoriontsu bizi izan ziren danak.

Eta hala bazan edo ez bazan sar dadila kalabazan eta irten dadila Zamudioko Eskolan.

PAULA 3.Maila

Erantzunak

Ez dago erantzunik »

Erantzun bat idatzi


<a href> <em> <blockquote> <strong> <cite> <code> <ul> <li> <dl> <dt> <dd>

Artxiboa | Sortu zure Bloga orain!