Zure Bloga kudeatu

Sortu zure Bloga orain!

Gure ipuinak

27/05/2008 GMT 1

Aztia eta sua

sortzaileak @ 14:45

Bazen behin beti suarekin jolasten zuen Iñigo izeneko azti burusoil bat. Aztiak kapa bat zeukan eta edabe magikoak egiten zituen. Edabe magikoak egiteko, sua, lapiko handi bat eta kalaberadun makila bat erabiltzen zituen.

Egun batean txori bat sartu zen Iñigoren etxera eta su ondoan zeukan harri baten gainean jarri zen. Harria magikoa zen eta txoria harriaren magiarekin itsu geratu zen. Iñigok gertatutakoaz ohartu zenean, edabe magikoa eman zion txoriari eta txoria sendatu zuen. Horrela, txoria Iñigoren etxean bizitzen geratu zen.

aztiaBeste egun batean, mamutxo bat sartu zen eta hirurak lagunak egin ziren. Urte bete pasatu ondoren Iñigo gaixorik jarri zen, ia hilzorian zegoen. Orduan, mamutxoa Silbia sorginarengana joan zen botere magikoaren bila. Baina Silbia sorginak ez zion botere magikoa eman nahi. Diru askorengandik bakarrik trukatzeko prest zegoen. Mamutxoa dirua nondik aterako ote zuen pentsatzen hasi zen. Dirua nondik atera ez zekienez aztiarengana joan zen eta ea dirurik zeukan galdetu zion. Aztiak dirua bazeukala ezan zion,baina arazotxo bat zuten: dira meategi batean gordeta zeukan. Hori ikusirik, mamutxoa laguntza eskatu zion txoriari.Txoriak orduan pala bat hartu zuen eta Iñigori galdetu zion non zegoen meategia. Aztiak ez zion esan nahi non zegoen baina ez bazion esaten, bazekien hil egingo zela. Horrela bada, Iñigok etxe ondoan zegoen erreka batean zegoela esan zion.

Txoria eta mamutxoa meategira hurbildu ziren eta han zegoen ura kentzen hasi ziren. Egun askotan lan egin ondoren, meategian sartu ahal izan ziren eta dirua hartu zuten.

Dirua bildu zutenean sorginarengana joan ziren, botere magikoa hartu zuten eta Iñigorengana joan ziren. Iñigok botere magikoa hartu eta sendatu egin zen. Hori ospatzeko festa handi bat egin zuten hirurek.

ETA HALA BAZAN EDO EZ BAZAN

SAR DADILA KALABAZAN

ETA IRTEN DADILA

ZAMUDIOKO ESKOLAN.

 

Egileak: David eta Sanderson, 4.maila

Erantzunak

Ez dago erantzunik »

Erantzun bat idatzi


<a href> <em> <blockquote> <strong> <cite> <code> <ul> <li> <dl> <dt> <dd>

Artxiboa | Sortu zure Bloga orain!