Heldua izan nahi zuen umea
Bazen behin heldua izan nahi zuen hiru urteko ume bat. Egun batean bere aita Juanek esan zion:
-Ze sortea daukazun umea izateagatik!
-Zergaitik?
-Handia izatea aspergarria delako: ezin duzu jolastu, egunero goizetik gosaldu, bizarra moztu eta lanera joan behar duzulako.
Keparen amak egunero erosketak egiten dituen bitartean, Kepa lotan uzten du eta bere aita lanera joaten da. Gaur Kepak bere aitak egunero egiten duena egingo du. Ama erosketak egiten joateko lo plantak egiten du begiak itxita. Amak atea itxi du eta Kepak orduan ohetik atera eta ... gosaldu ordez papila jan du, komunera joan eta konketan bitsa eta bizarra moztekoa hartu ditu. Bitsa bizarra moztekoan bota eta bizarra mozten hasi da. Eta lanera joan ordez zirriborroak egiten hasi da folio batean. Tok-tok! Egin du ateak.
-AAA!Amak ohetik kanpo ikusiko nau!
Kepa korrika joan da ohera eta ia-ia ohetik kanpo harrapatu du amak. Ohean sartu eta Kepa lotan geratu da. Bost minutu pasa ondoren Kepa esnatu egin da.
-Ammmmmmaaaaaaaaaaa!
-Zer gertatzen zaizu Kepa?
-Oraindik logura naizela.
-Ba lo gehiago egin Kepa.
Kepa lotan dago eta ama bera begiratzen dago. Bost minutu barru Miren, bere ama, sukaldera joan da eta papila prestatu dio. Ordu bete geroago Kepa esnatu da, eta amak esan dio:
-Jan papila komunera noa eta.
Kepak papila hartu eta goserik ez duenez papila zakarrontzira bota du.
-Ama!Jan dut .
-Ze arin ez?
-Bai lo asko egin dudanez gose handia eduki dut. Eta hala bazan edo ez bazan Kepak ez zuen heldua izan nahi.
IDAZLEAK:Josu eta Iker, 4.maila

Zabaldu
del.icio.us