Zure Bloga kudeatu

Sortu zure Bloga orain!

Gure ipuinak

28/05/2008 GMT 1

Ume bihurria

sortzaileak @ 12:36

Bazen behin, bere gurasoekin bizi zen ume bihurri bat. Oso bihurria zenez, bere aitak egiten zuena egitea gustatzen zitzaion, adibidez:bihurria egunkaria “irakurri”, teleberria “ikusi”… Egun baten, esnatu zenean, komunera joan zen eta aita bizarra mozten ikusi zuen. Orduan gosaldu eta gero komunera joan zen eta ideia bat bururatu zitzaion: berak ere bizarra egin nahi zuen. Orduan bitsa hartu eta aurpegian eman zuen eta ematen bukatu zuenean bizarra kentzekoarekin bitsa kentzen hasi zen. Eta hori egunero egiten hasi zen. Beste egun baten, bere amak ikusi zuen, eta zigortu egin zuen. Baina berdin zitzaion gauza bera egiten zuen, adibidez: lurreko gauzak ahoan sartu, eskolan beste umeak jo... Amak ez zekien zer egin, eta azkenean gauza bat esan zion:

-Hemendik aurrera ez baduzu kasurik egiten, ez zara oporretara joango. Horrela ikasi zuen ondo portatzen.

HALA BAZAN ETA EZ BAZAN SAR DADILA KALABAZAN ETA IRTEN DADILA ZAMUDIOKO ESKOLAN!!

Idazleak: Maider B. eta Maider A.

 

Erantzunak

Ez dago erantzunik »

Erantzun bat idatzi


<a href> <em> <blockquote> <strong> <cite> <code> <ul> <li> <dl> <dt> <dd>

Artxiboa | Sortu zure Bloga orain!